Bidaia honetan parte hartu nahi duzu?DOHAINTZA EGIN

Edukia ikusi
Anesvad. Osasunerako Eskubidearen alde.

Osasun Eskubideen aldeko 50 urteko bidaia

Osasun Eskubideen aldeko 50 urteko bidaia

Anesvadek 50 urte betetzen ditu osasuna hobetu nahian, eta, horrekin batera, pertsona behartsuenei bizitza ere hobetzeko ahaleginean. Atzera begiratzeko unea dugu, egindako bide luzea ikusteko eta etorkizunean izan dezakegun erronkarik handienari ekiteko: milioika pertsonari laguntzen jarraitzea. Sakrifizioa, ahalegina eta, batez ere, milaka pertsonaren laguntza izatea eskatuko digu erronka horrek, pertsona horien lankidetzarekin lortzen baitugu mundua osasunez betetzea. Zuen laguntzari esker jarraitzen du bidaiak.

1957

Jatorriak

Bilboko Tuberkulosiaren aurkako Santa Marina Sendategian gaixoei eta haien familiei laguntzen hasi zuen bere ibilbidea Anesvadek.

Irakurri gehiago

Zaindutako 800 familia

Bilbo

1957 Jatorriak - 1
1957 Jatorriak - 2

1970

Legenarraren aurkako borrokaren hasiera

70eko hamarkadak ekarriko du Anesvaden nazioarteko jauzia, Culion uhartean (Filipinak) Javier Olazabal jesuitaren eskutik legenarraren aurka borrokatzeko proiektuari esker, uharte horretan baitzegoen gaixotasun hori zuten pertsonen koloniarik handiena.

Irakurri gehiago

5.808 bazkide eta 1.182 laguntzaile

16.000 barneko gaixo

Filipinak

1970 Legenarraren aurkako borrokaren hasiera - 1
1970 Legenarraren aurkako borrokaren hasiera - 2

1995

XXI. mendeko esklabotza. Gizakien salerosketa.

90eko hamarkadan, gizakien salerosketaren aurkako borrokan jarri zuen bere baliabide eta ahaleginen zati handi dat Anesvadek, arazo hori pairatzen duten eta beren duintasuna zapuztuta ikusten duten pertsonen eskubideak ezerezten dituen drama horren aurka lan egiteko.

Irakurri gehiago

11 herrialde / 266 proiektu

Inbertitutako 23 milioi euro baino gehiago

Asia eta Latinoamerika

1995 XXI. mendeko esklabotza. Gizakien salerosketa. - 1
1995 XXI. mendeko esklabotza. Gizakien salerosketa. - 2

2007

Osasunerako Eskubidearen alde

Osasunerako giza Eskubidearen alde lan egiteko apustua egiten du Anesvadek; gizakiak berez duen eskubidea da, baina gehiegi dira eskubide hori ez duten munduko lurraldeak. Justizia sozialeko ikuspegia hartzen dugu abiapuntutzat.

Irakurri gehiago

50 herrialdetik gora

Amerika, Asia eta Afrika

2007 Osasunerako Eskubidearen alde - 1
2007 Osasunerako Eskubidearen alde - 2

2018

Gure bidaiak Afrikan jarraitzen du

Gure bidaiak aurrera jarraitzen du pertsona ahaztuenek inori axola ez zaizkion gaixotasunak pairatzen dituzten lekuan. Gure nahitaezko geralekua: Afrika eta Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak.

Testuinguru pobretu eta isolatuenetan bizi diren pertsonen osasunerako eskubidea bermatzeko lan egiten dugu, hainbat gaixotasun pairatzen dituztelarik, hala nola piana, Buruli ultzera, legenarra edo filariasi linfatikoa. Mila milioi pertsona hartzen dituzte eraginpean, eta gehienetan hilgarriak ez badira ere, ondorio fisiko eta psikikoak eragiten dizkiete bizitza osorako, betirako desgaituta.

Duela 50 urte bidaia bat hasi genuen zu bezalako pertsonei esker. Gure bideak aurrera jarraitzen du eta zure laguntza ezinbestekoa da.

Irakurri gehiago

AGTak

10 proiektu

Afrika

DOHAINTZA EGIN

2018 Gure bidaiak Afrikan jarraitzen du - 1
2018 Gure bidaiak Afrikan jarraitzen du - 2

Bilbao

Ahaztutako pertsonen aldeko lana, ahalegina eta konpromisoa.

Anesvadeko kide izateak gauzak aldatu nahi izatea dakar.

Protagonista askori esker bete ditu 50 urte osasunerako eskubidearen aldeko bidaia honek: Anesvaden kausarekiko leialak diren eta babesten gaituzten bazkideak, konpromisoaren eta elkartasunaren erreferentzia nagusi gisa esku hartzen dugun herrialdeetako toki-erakundeak, Anesvadeko langileak, erakunde laguntzaileak, erakunde publiko eta pribatuak... zerrenda amaigabea.

Testigantza bakoitza bakarra da, bizipen bakoitza garrantzitsua. Hona hemen haietako batzuk:

Bazkideak

Anesvadeko lantaldea

Lekuan bertako langileak

Lyndak, Peterrek eta Tawiahek bere istorioa kontatzen dizute

Murgil zaitez istorio solidario honetan
“50 años Anesvad /
Anesvaden 50 urteak”
liburuan

Hasi hemen

300 lagun baino gehiago izan ziren gurekin Anesvad Sarien III. Edizioaren ospakizun-ekitaldian

Gure bazkide ugarirekin batera, hainbat eta hainbat ordezkari sozial eta instituzional izan genituen gurekin urriaren 29an Guggenheim Bilbao Museoan egin genuen ekitaldian, hala nola Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu edo Bilboko alkate Juan Mari Aburto, besteak beste.

Sarituak honako hauek izan ziren: Afworo Ekin kategorian, Ojos del Mundo Berritu kategorian eta Matres Mundi Jarraiki kategorian. Ohorezko Sari bat ere eman zitzaion Julia Aguiarri, 56 urte baino gehiago daramatzalako kalteberatasun handiko egoeran dauden pertsonen osasuna hobetu nahian, Gbèmontin Osasun Zentroaren arduradun gisa Beninen eman dituen azken 37 urte hauek bereziki azpimarratuz.

Gainera, gure 50. urteurrena ospatzeko aprobetxatu genuen ekitaldia eta, hori horrela, gau oso berezia izan zen, elkartasunez, emozioz, eta esker onez betetakoa. Esteka honetan kontatzen dizugu xehetasunez nolakoa izan zen sari-emate ekitaldia.

Osasun Eskubideen aldeko 50 urteko bidaia
Itxi

1957

Jatorriak

Osasunerako eskubidearen arloan egindako bidaiaren erdigune neuralgikoa eta jatorria izan zen Santa Marina Sendategia. Bertan ematen zen laguntzak tuberkulosia zuten gaixoak eta haien familiak zituen ardatz.

1968an lehenengo bulegoa ireki zen, _Anesvad_ek familiei pentsioak, arropa eta jantziak emanez laguntzen zien garaian, betiere bere Gizarte Ekintzako zerbitzuaren bidez. Bestalde, bi zerbitzuren bidez arduratzen zen gaixoez: botikak emateko zerbitzua eta, Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipalaren 1975eko dohaintzari esker, anbulantzien zerbitzua. Erakundean zerbitzu ikonikoa dugu azken hori, eta funtsezko laguntza eman zuen historiara igaro diren bi momentutan: Bizkaiako 83ko uholdeak eta Oiz mendian gertatutako hegazkin-istripu tragikoan, erakundea lankidetzan aritu baitzen istripuko zaurituei laguntzeko eta haiek erreskatatzeko lanetan, eta hildakoak berreskuratzeko ahaleginean. 1989ra arte iraun zuen zerbitzu horrek.

1970

Legenarraren aurkako borrokaren hasiera

“Hildako bizidunen uhartea” izenarekin ere ezaguna, legenarra zutenen munduko koloniarik handiena bihurtu zen Culion. Filipinetan legenarra diagnostikatzen zitzaion pertsona oro bertara bidaltzen zuten, eta 16.000 pertsona baino gehiago ere bildu izan ziren bertan. Han egindako lana eta leku harekiko lotura izan ziren eta dira erakundearen elementu bereizgarrietako bi. Aita Javier Olazabal jesuitak erakundeari helarazitako testigantzekin hasi zen lotura berezi hori.

1970ean, bere kargura hartu zuen Anesvadek Culiongo Prokura, uhartean sendotuz eta lan-misio bateratu bat hasiz bertan finkatutako jesuitekin koordinatuta, Olazabal bera tartean.

1987an hasi zen Multi Drug Therapy tratamendu berritzailea aplikatzen, legenarra duten gaixoak sendotzeko garatutakoa. Oso arrakastatsua izan zen tratamendu hori, eta Anesvadek errepikatu egin zuen gaixotasunak indar handia zuen beste herrialde batzuetan, hala nola Vietnamen edo Ekuadorren. Legenarrik gabeko leku deklaratu zuen uhartea Filipinetako gobernuak 1988an, baina Anesvad bertan geratu zen 2007ra arte.

1988ko irailaren 10ean hil zen Aita Olazabal, Culion uhartean misiolari gisa 18 urte eman ondoren. Bere oroimenez, aldizkariaren ale berezi bat argitaratu zuen Anesvedek, erakundeko bazkide eta laguntzaileei haren heriotzaren berri emanez, oso lotura berezia baitzuen Olazabalek erakundearen oinarria osatzen zuen jendearekin, gutun bidez izaten baitzuen harremana haiekin.

1995

XXI. mendeko esklabotza. Gizakien salerosketa.

Pertsonen eskubide guztiak urratzen dituen delitua da gizakien salerosketa, salgai bihurtzen ditu eta zenbaitetan heriotzara eramaten duten ondorioen eraginpean uzten ditu. Indarkeria mota horrek sexu-helburuak dituen esplotazioa, organoen erauzketa eta merkataritza eta lan-esplotazioa hartzen ditu barruan, mendekotasun-, mirabetza- edo eskaletza-baldintzetan.

1995etik aurrera, arazo hori hartzen du ardatz gisa Anesvadek. Lakra horren aurka egin dituen ahaleginei esker, 266 proiektu egin ahal izan ditu Asiako eta Latinoamerikako 11 herrialdetan, biktimekin lotutako sentsibilizazioan, prebentzioan eta ikerketan, laguntzan, babesean, hezkuntzan eta prestakuntzan lan eginez, baita beste erakundeekin izan beharreko koordinazioan eta lankidetzan ere.

2007

Osasunerako Eskubidearen alde

Osasuna izan da beti Anesvadek bere jarduera garatzeko baliatutako ardatza. Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegirako urratsa, eta betiere osasuna funtsezko giza eskubide gisa ulertuta, orain gertatu da, eskubide hau bitarteko bat bezala ulertzeko oinarriak finkatzearekin batera, eta ez berezko helburu bat bezala. Osasunik eza pobreziaren kausa eta ondorio da, eta gure erronka egoera hori bideratzea da gure lanaren helmuga diren herriak bere garapenaren protagonista izan daitezen, bizi dituzten muturreko baldintza horiek aldatu ahal izateko. Erronka bat da guretzat, gure esku-hartzeen jokaleku diren komunitateak protagonista bihurtzen dituen erronka, beraiek baitira gizaki guztiena eta besterezina den eskubide horren jabeak.

Giza Eskubideetan Oinarritutako Ikuspegiarekin batera, lehen mailako osasun-arretarako estrategia babesten du Anesvadek, baliabideen banaketa justuago eta ekitatiboago bat egiteko konpromisoa dakarrena, eta ez bakarrik baliabide sanitarioei dagokienez, baita osasun-arloan erabakigarri gisa jarduten duten beste batzuei dagokienez ere, hala nola hezkuntza, edateko ura, higienea, saneamendua eta elikadura.

Mende-erdi honetan hainbat izan dira Anesvadek osasunarekin lotuta 50 herrialde baino gehiagotan landu dituen gaiak: Gizarte-Ekintza, Osasun Komunitarioa, Ama-Haurren Osasuna, Sexu- eta Ugalketa-Osasuna, Gizakien Salerosketa eta Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak. Helburua beti bera izan da: pertsona ahaztuenen bizitza hobetzea eta, azkenean, planetako pertsona guztiek merezi duten Osasunerako Eskubidea bermatzea.

2018

Gure bidaiak Afrikan jarraitzen du

2015ean bere ahaleginak Saharaz hegoaldeko Afrikan kontzentratzea erabaki zuen Anesvadek, ahaztutako hainbat gaixotasunen aurkako ahaleginean, hala nola legenarra, Buruli ultzera edo piana. Erakundeak egindako ibilbidearen eta hartutako esperientziaren ondorioz, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak (AGTak) finkatu zituen ardatz gisa erakundeak berak. Legenarraren eta Buruli ultzeraren aurka 240 proiektu garatu ditugu 50 urteotan.

Ahaztutako Gaixotasun Tropikalei lotutako morbilitatearen munduko karga totalaren % 90a biltzen du Afrikak, eta horrek planetaren eremu horretan gertatzen den kontzentrazio geografikoa justifikatzen du, lau herrialdetan zehazki: Benin, Togo, Boli Kosta eta Ghana. Bertan lan egiten dugu osasun-ministerioekin eta tokiko erakundeekin batera, Osasunaren Mundu Erakundearekin lerrokatutako pausoak emanez, 2020rako gaixotasun horietako batzuk ezabatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko helburuarekin.

Ez diegu begirik kenduko generoarekin, desgaitasunarekin, kulturartekotasunarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako ikuspegiei etapa berri honetan, osasunerako eskubidea funtsezko giza eskubide gisa onartua izateko gure lanaren barruan.